KULTURA

Ipuin ordua gaur, Maite Frankorekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 00:00
Hiru txerrikumeak ere itxialdian ipuina eskainiko da gaur. Argazkia: Hitza

'Hiru txerrikumeak ere itxialdian' ipuinaren inguruan izango da gaurko kontaketa, arratsaldeko 18:00etan.

Hernani Kultura ekimenak, ma­i­atzerako hainbat ekintza prestatu ditu, eta gaurko ekintza ipuin kontaketa izango da. Hiru txerrikumeak ere itxialdian ipuina kontatuko du hain zuzen, Maite Frankok, arratsaldeko 18:00etan.

Zuzeneko hitzaldiak, Hernaniko Udaleko youtube ka­na­lean egongo dira ikusgai, https://labur.eus/id6xh.

Youtubeko kanalaz gain, Her­naniKultura sare sozialetan ere zabalduko dute, Twitter eta Facebooken hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!