Dobera Euskara Elkartea

Bingoa eta 'Etxealditik Euskaraldirako' zazpigarren proposamena, Doberak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 1a, 00:00

Plan berezia prestatu du gaur Doberak: bingoa, online. Arratsaldeko 18:00etan egingo da, eta sariak izango dira. Parte  hartzeko, aurretik izena eman behar da. Horretarako, whatsappa bidali edo telefonoz deitu daiteke 662 406 602 zenbakira, edo emaila idatzi, dobera@dobera.eus helbide elektronikora. Parte hartzeko Jitsi aplikazioa beharko da. Bestetik, hiru egunez eta etzira arte luzatuko da Etxealditik Euskaraldirako azken proposamena. Bertan, aste honetan guztian egindakoekin lotuta dago. Izandako bizipen bat hautatu, nahi den forma (marrazkia, argazkia... nahi duzuna) eman eta igandean balkoian jartzea da proposamena. Atera argazkia eta igo sare sozialetara #EtxealditikEuskaraldira eta #EuskaraAriDu traolekin eta @euskaraldia eta @euskaraaridu aipatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!