GAZTEA MAKETA LEHIAKETA

Final handirako txartel zuzena lortu du Kilimak taldeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 30a, 00:30

Kilimak taldeak irabazi du 'Entzulearen GazteBizHitza' saria, 2.500 euro ez ezik, final handirako txartela ere lortu du talde gipuzkoarrak. Guztira, 2.857 boto jaso ditu. 

Kilimak taldea izan da nagusi 29. Maketa Lehiaketaren Entzulearen GazteBizHitza Saria erabakitzeko bozketan, 2.857 boto lortu ditu. Beraz, 2.500 euro irabazteaz gain, final handian parte hartzeko txartela ere  irabazi du talde gipuzkoarrak, epaimahaiak datorren astean iragarriko dituen beste hiru talde edo bakarlarirekin batera.

Bigarren postuari eutsi dio Lamiak taldeak, 2.430 botorekin, eta hirugarrena, Deñe bakarlaria izan da, 2.055 puntu lortuta. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!