Dobera

Bingoa bihar Doberak, sari eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 30a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Aurretik izena eman behar da 662 406 692 telefonoan edo 'dobera@dobera.eus'.

Plan berezia prestatu du biharko Dobera Euskara Elkarteak: bingoa, online. Arratsaldeko 18:00etan egingo da, eta sariak izango dira.
Parte  hartzeko, aurretik izena eman behar da. Horretarako, whatsappa bidali edo telefonoz deitu daiteke 662 406 602 zenbakira, edo emaila idatzi, dobera@dobera.eus helbide elektronikora.

Lerroak eta bingoak, sariak
Parte hartzeko Jitsi aplikazioa beharko da. Izena ematean emango dira xehetasun guztiak.
Helburua, euskeraz elkarrekin jolastuz ondo pasatzea izango da. Baina saria ere izango direla aurreratu dute: lerroa eginez gero, Doberako produktuak jasoko dira opari, eta bingoa eginez gero, 25 euroko bonoa, Elkar dendetan erabiltzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!