Maritxu haur-txokon ere udalekuak aukeran, 2-12 urte artekoentzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 29a, 00:00

Oraingoz itxita dago Maritxu haur-txoko, baina udalekuak antolatzen hasi da ekaina, uztaila, abuztua eta irailerako.

Ekainetik irailera udalekuekin gozatzeko aukera eman nahi du Maritxu haur-txokok. Oraingoz itxita dago Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, baina izen-emateak ireki ditu, udalekuetarako. Izen-emate fitxak maritxuhaurtxoko@hotmail.com helbidean edo 943 05 85 50 edo 696 55 91 98 telefonoetan eskuratu daitezke.

Txanda desberdinak, aukeran

Izena ematerakoan zehaztu beharko dira haurraren datuak, eta aukeratu nahi den txanda. Parte hartzeko, goizeko 10:00etarako Maritxun egon behar da, nahiz eta 07:30etatik 20:00ak arte irekita egoten den.

Horrela, hilabete baterako izena eman daiteke, egunean hiru ordutarako (150 euro), 4 ordutarako (200 euro), 5 ordutarako (250 euro) edo 6rako (300 euro).

Hala ere, astebeterako edo 15 egunetarako ere eman daiteke izena, modu berean: 3 orduz 15 egunetan, 96 euro, eta astebetean, 55 euro; 4 orduz 15 egunetan, 128 euro, eta astebetean, 72 euro; 5 orduz 15 egunetan, 160 euro, eta astebetean, 90 euro; eta 6 orduz 15 egunetan, 192 euro, eta astebetean, 108 euro.

 

Bazkaria, etxetik

2 eta 12 urte arteko haurrek esku-lanak, irteerak, psikomotrizitate eta koordinazio ariketak... egingo dituzte. Bertan bazkaltzeko aukera ere izango da, baina nork bere janaria eramanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!