Udalekuak

Azken eguna, udalekuetan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 28a, 00:00

Udalak antolatzen dituen udalekuetarako bi programetan izena emateko azken eguna da gaurkoa. Oraindik ez da ziurra egingo diren ala ez, baina egoerak ahalbidetzen badu, uztailaren 1etik 24ra egingo dira 3 eta 10 urte artekoentzako udaleku irekiak, eta uztailaren 6tik 24ra 11 eta 12 urte artekoentzako kirol udalekuak. Kanika Aisialdi Taldeak kudeatuko ditu aurrenekoak, eta Kaxkardi Kirol Elkarteak, bigarrenak. Izena emateko, ikastetxeen laguntzarekin jasotako inprimakiak bete eta bueltan bidali behar dira. Edo, bestela, www.hernani.eus webguneko Tramiteak atalean dauden izen-emate orriak bete eta gazteria@hernani.eus helbidera bidali, edo Udaleko Haur eta Gazteria Arlora deitu, 10:00etatik 13:00etara: 605 715 607. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!