San Joanak

San Joanak iragartzeko kartela online bozkatu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 27a, 00:00
San Joanetako kartela izateko bozkatu daitezkeen lau aukerak .

Maiatzaren 8ra arte dago epea lau kartelen artean aukeratzeko. Aurten hamabi kartel aurezktu dira, iaz baino bat gehiago.

San Joanak iragartzeko kartela online aukeratzeko epea ostiralean zabaldu zen. Guztira, 12 kartel proposamen aurkeztu dira, iaz baino bat gehiago. Horietatik 11 hernaniarrek sortutakoak dira.
Jai Batzordeari posta elektronikoz bidali zaizkio kartelak, eta horien artean 4 aukeratu dira eta maiatzaren 8ra arte, herritarrek online bozkatzeko aukera izango dute.
Irabazleak 600 euro jasoko ditu: 300 euro Berriak elkarteko dendetan gastatzeko eros-txarteletan jasoko du eta gainerako 300 euroak transferentzia bidez ordainduko zaizkio. 
Hau da bozketarako lotura: https://forms.gle/vVYTv5uTSeTndPJk6

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!