Plax!

«Zentzumenekin dantzan»

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 25a, 00:00

Izena: Elene Carreto Velez
Jaio: 1995-03-14
Bizitokia: Hernani, Ezkiaga pasealekua.
Lanbidea: Sortzaile, dantzari eta irakasle.

Zure bilakaera erotikoaren dantza sortu beharko bazenu, nolakoa litzateke?
Indartsua, emozionala, aurreikusi-ezina eta sorkuntza prozesu konstante eta malgua izaten ari dena.
 
Eta erotika dantza estilo batekin lotu beharko bazenu?
Garaikidearekin, nortasunetik abiatzeko, garatzeko eta elkarbanatzeko aukera ematen baitu.

Estiloen fusio asko dira azken aldian, zer hartu dezakegu kontutan fusio bihurrietarako?
Besteak proposatzen duena ulertu, zurea transmititu eta elkar topatu.

Elkartze baterako eszenografia prestatzean zer hartzen duzu kontutan?
Testurak, argia eta musika, zentzumen ezberdinak jolasera gonbidatuz.  

Dantza bidez komunika gaitezke?
Dantza bidez, transmititu, piztu, hausnartuarazi, sentiarazi....dezake edozeinek edozein eta norbera.

Korrikan, Durangoko Azokan, Skakeitanekin, Olatz Salvadorrekin... ikusi zaitugu dantzan, bertakoak erakartzen zaitu?
Zalantzarik gabe.

Urtero Hernaniko kuadrilen eguneko zumban eta orain Naizen pantaila bidez egiten dugu topo.
Bai, lotara joan nahi ez dutenak dantzan jartzetik, lau pareten arteko gorputzak esnatzera eta antsietatea askatzera pasa gara.  

Bikotearekin konfinamendua bizitzen, zerk laguntzen dizue harremana osasuntsu mantentzen?
Oreka bat topatzeak norbere eta elkarren une/guneen artean.

PLAZERREN PUTZUA
Zure lanaren alde beroena?
Dantzarion arteko kontaktu zuzenak.

Dantzarako toki intimo bat?
Neretzat intimoagoa da plaza bat, eszenatoki bat baino.

Animali bat bazina?
Leopardoa.

Ze mugimenduk inspiratzen dizu bihurrikeria?
Saltoak.

Elastizitatea edo indarra?
Indarra.

Errtimo motelak edo biziak?
Biziak.

Zer pizten dizu txokolate beroak?
Goxotasuna.

Bakarka “dantza” egitearen onura?
Zure burua gehiago ezagutzea eta benetan zer nahi duzun dakizula.

SEX-ALDIA BUKATU...
Elkarrekin dantzatzean...?
Azal eta uleak tente.

Salto egiteko...?
Ez pentsatu larregi.

SASIGALDERA
Zer esango zenioke konfinamendua bere gorputza berrezagutzeko baliatu nahi duen lagun bati?
Gorputzak eta desirak eskatzen dionera salto egiteko, bere burua epaitu gabe eta ideia edo aholkurik behar badu, Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua eskura duela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!