Zinea

'Sans Nom Sarea' dokumentalaren estreinaldia gaur, Beñat Iturriozek

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 25a, 00:00

Kanaldude telebistan emango dute aurreneko aldiz, arratsaldeko 20:00etan, iheslariei lagundu zien sare klandestinoari buruzko lana, hernaniarrak zuzendu duena. 

Iheslari eta mugalarien kontuak ezagunak dira Hernanin, eta gai horri buruzko dokumental bat egin du Beñat Iturrioz herritarrak, Bira Produkzioakekin. Inguru hauetako baino, beste sare bat da dokumentalean jorratu dutena: Sans Nom Sarea. Horixe da dokumentalaren izenburua, izenik gabeko sare klandestinoa baitzen hura.

Gaur estreinatuko dute dokumentala, Ipar Euskal Herriko Kanaldude telebistan, arratsaldeko 20:00etan. Bere webgunean (kanaldude.eus) badago aukera, telebista zuzenean ikusteko. Eta datozen bi asteotan, webguneko Nahieran atalean ere egongo da ikusgai, dokumentala bera.

Maiatzaren 2tik aurrera, berriz, Bira Produkzioakek Vimeon (vimeo.com/biraprodukzioak) eta Youtuben­ (labur.eus/PU9xM) di­tu­­en kanaletan jarriko dute.

1942-1944 urteen artean, naziengandik ihesi zebiltzan aliatuei laguntzen

Bigarren Mundu Gerran kokatzen da dokumentala, 1942 eta 1944 urteen artean. Naziengandik ihesi zebiltzan aliatu belgi­ka­rrei eta herritar xumeei, Euro­­pa Aliatura pasatzen lagun­tzen zien sare klandestino bat zegoen, Behe Nafarroako Mendibe he­rrian hasi, eta Iratiko oihana zeharkatu, eta Nafarroako Orbai­zetara iristen zena.

33 minutuko dokumentale­an, jorratzen dituzte Euskal Herriko espioi sarea, erresistentzia belgikar, frantziar eta euskalduna, Bigarren Mundu Gerra, eta beste hainbat gai. Joan den urtean zehar grabatu zuten, eta zazpi lagun elkarrizketatu zi­tuzten, euskeraz, frantsesez zein ingelesez. Azpitituluekin ja­rriko dute dokumentala.

Beñat Iturriozek, errealizazio eta edizio lanak egin ditu dokumentalean. Informazio gehia­go­rako eta trailerra ikusteko, hemen: biraprodukzioak.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!