Udala

Inkesta merkatari, ostalari eta turismo eragileei, «egoera erreala ezagutzeko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 25a, 00:00

Haien egoera ezagutu nahi du Hernaniko Udalak, eta horretarako, galdetegia betetzea eskatu die: interneten, emailez edo WhatsApp bidez.

Hernaniko merkataritza, ostalaritza eta turismoaren «argazki eguneratua» izan nahi du Udalak, egungo egoeran: «COVID-19 birusak hiru sektoreetan eragin duen krisi larri honi aurre egiteko, ezinbestekoa da herriko egoera erreala ezagutzea. Ho­rre­­tarako, kaltetuta dauden era­gi­le guztien laguntza behar da; merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, turismo enpresa eta ostatuak».

Hori horrela, galdetegi bat prestatu du, sektore horien erre­alitatea islatuko duen datu base eguneratua osatzeko. Apirilaren 29ra arte bete daiteke inkesta, honakoetan: Hernaniko Udalaren (hernani.eus) eta Berriak el­kar­tearen (hernanidendak.eus) webguneetan eta sare sozialetan; WhatsApp bidez 676 194 803 telefono zenbakian; edo emailez gurutze-a@hernani.eus helbide­ra idatzi eta galdetegia eskatuta.
«Galdetegiaren erantzunek, lagunduko digute egoera errealaren diagnostikoa egiten, gerora hartu behar diren neurriak, egokienak izan daitezen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!