Errugbia

Ostegunean beteko da Espainiako Errugbi Federazioak jarritako epea

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 25a, 00:00

Otsailean jokatu zuen Hernanik azken partidua Landaren.

Orain hilabete bat jarri zen data beteko da eta erabaki behar du zer egin. Denboraldia baliogabetzearen aukerak indarra hartu du.

Orain dela hilabete bat Espainiako Federakuntza eta Ohorezko Mailako Errugbi Kluben Elkarte Nazionalaren (ANCRDH) artean talka egon zen. Ohorezko Mailako taldeek, Hernanik barne, uko egin zioten denboraldi honetan gehiago jokatzeari eta Espainiako Errugbi Federazioak
ohar bat igorri zuen, lehiaketarekin jarraitzeko asmoa zuelaadierazteko. Apirilaren 30ean jarri zuen bilera erabakitze data, orduan, Federazioak eta hori datorren osteguna izango da.

Hernaniko Errugbi Taldea erabaki horren zain dago, baina Koronabirusaren krisiak azken hilabete honetan izan duen garapena ikusita bi aldeak erabakiarekin ados egongo direla dirudi. Juan Rodríguez, Hernaniko presidenteak ez daki zer erabaki hartuko duen Federazioak,
baina uste du txapelketa bertan behera geratuko dela.

«Oraindik zurrumurruak besterik ez daude eta espekulazioak, baina nik uste dut denboraldia baliogabetu egingo dela. Gainera datorren urtekoa hasterik egongo den ere ez dugu jakingo ».

Kontuan hartu behar da adbidiez futbol federazioan eta saskibaloian ACBk hartu dituzten erabakiak. Izan ere, bigarren B eta Hirugarren mailak bere horretan geratu dira igoerako faserik gabe eta jaitsierarik gabe. Eta ACBn ez du inongo taldek maila galduko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!