Beñat Iturrioz zuzendariaren 'Sans Nom Sarea' dokumentala estreinatuko da etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 23a, 00:00

Etzi, larunbatarekin, estreinatuko dute Sans Nom Sarea dokumentala Kanaldude telebistan, iluntzeko 20:00etan. Beñat Iturrioz zuzendari hernaniarra dago proiektuaren atzean. 1942-1944 urteen bitartean, naziengandik ihesean zebiltzan aliatu belgikar eta herritar xumeak Europa aliatura pasatzen laguntzen zuen sare klandestino bat zegoen, Behe Nafarroako Mendiben hasi eta Iratiko ohiana zeharkatuz, Nafarroako Orbaizetara iristen zena. Dokumental labur honek Euskal Herriko espioi sarea, erresistentzia belgikar, frantziar eta euskalduna, Bigarren Mundu Gerra eta beste hainbat gai lantzen ditu. Ondoren, Kanalduderen webgunean egongo da ikusgai bi astez. Maiatzaren 11tik aurrera, berriz, sarean jarriko da ikusgai, libre, Vimeon (vimeo.com/biraprodukzioak) eta Youtuben (labur.eus/PU9xM) Bira Produkzioakek dituen kanaletan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!