Udaleku irekietan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 23a, 00:00

Egoerak ahalbidetzen badu, uztailaren 1etik 24ra udaleku irekiak egingo ditu Udalak, 3 eta 10 urte bitartekoentzat. Izenemate epea, apirilaren 28ra arte da. Ikastetxeek haurrei helaraziko dieten orria bete behar da, eta ikastetxera bueltatu. Kanpoan ikasten badu umeak, Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan entregatu beharko da, edo internet bidez egin: hernani.eus web orrian, izena emateko orria bete, eta emailez bidali gazteria@hernani.eus helbidera. Horrela moldatzen ez denak, Haur eta Gazteria Sailera deitu dezake (605 715 607), 10:00etatik 13:00etara. Kobraketak banketxe bidez egingo dira, ekainean. 99 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!