UDALA

Ur kontagailuen irakurketak, egiten hasiko dira udal langileak

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 22a, 00:00

Kontagailua irakurtzeko etxeetara sartzea ezinbestekoa denean, irakurketaren berri eman ahal dio Udalari abonatuak.

2020 urteko lehen lauhilekoaren ur kontagailuen irakurketak hasiak dira egiten udal langileak. Aste batzuk izango dira etxe guztietakoak irakurtzerako. Irakurketa hau egitea ezinbestekoa da, atzeratuz gero, hurrengo fakturazioaren zenbatekoa nabarmen haunditu daitekeelako.

Kontagailu batzuk atarietan daude eta horiekin ez dago arazorik. Beste batzuk, etxe barruan egonda ere, irrati bidezko seinalea igortzen dute eta horrela irakur daitezke. Dena dela, beste irakurgailu batzuk etxe barruan daude eta lekuan bertan irakurri behar dira ezinbestean. COVID-19ak sortutako egoera dela eta, eta bai herritarrak bai udal langileak babesteko helburuz, irakurketa horiek ezin dira ohiko moduan egin eta, beraz, irtenbide batzuk proposatu ditu Udalak.

Hortaz, irakurketa egin ezin daitezkeen etxe horiek bi aukera izango dituzte. Aurrenekoan abonatuek fakturatu beharreko irakurketa Udalari telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraztea eta hori bi modutara egin daiteke; bat telefonoz: 943 330 805 telefonora deitu eta abonatuaren izena, helbidea eta irakurketa ematea. Grabagailu bat da eta mezuak gordetzen ditu; eta bi e-postaz: zerbitzupublikoak@hernani.eus helbidera beren izena, helbidea eta irakurketa bidalita.

 

Irakurketa egiten ez bada, kontsumoaren estimazioa egingo du Udalak

Bigarren aukeran irakurketa jakinarazten ez duen abonatuari aurreko kontsumoetan oinarriturik estimazio bat egingo da eta hori fakturatuko zaie. Irakurketa erreala egiten denean, doituko da kontsumoaren fakturazioa. Ohiko egoeran, udal langileek inprimakiak uzten dituzte irakurketa egin ezin izan den etxebizitzetako postontzietan. Konfinamenduaren ondorioz, baina, herritar gehiagori eragingo dio neurri honek, eta, horren ondorioz, herritarrei eskatzen zaie datozen asteotan postontzian begiratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!