Maritxu Balkoi

Guatekea 'Daddy cool'-en erritmora

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 21a, 00:00

70garren hamarkadako estiloarekin jantzi ziren igandean.

Maritxu Balkoi Auzo Taldeak, eta ez Gibelalde Auzo Elkarteak, antolatuta 20garren mendeko 70garren hamarkadara itzuli ziren Lizeagako bizilagunak. Garai hartako itxuraz mozorrotu ziren eta guatekea jarri zuten martxan, parte-hartzaileen musika-eskarien erritmora ekinez.  Denok batera dantzatu zuten, Boney M taldearen Daddy cool abesti ezagunaren erritmora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!