Merkataritza

Merkatarientzako motibazio saioak jarri dituzte martxan Udalak eta Berriak elkarteak bihar hasita

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 21a, 00:00

'On-line' Aran Erasun 'coach' eta trebatzaileak emango ditu, bi jardunaldi, hiru saiotan banatuta bihar, ostiralean eta apirilaren 28an.

Hernaniko Udalak, Berriak merkatari elkartearekin elkarlanean, motibazio saioak antolatu ditu merkatari guztientzat (elkartekoak izan edo ez). Saioak doakoak izango dira. Ziurgabetasuna nagusi den garaiotan, barne indarra piztuta mantentzeko motibazioa erabakiorra da. Nola mantendu piztuta gure motorea, jarduera batzuk ezinezko ditugunean? Nola elikatu hobetu, berrasmatu, eta orekatzeko bideak? 

On-line saioak izango dira doan trebatzailearekin

Gako hauei begira trebatu, elkar lagundu eta prestatzeko Hernaniko merkatarientzat Motibazioa barne bidea on-line saioak lagunduko ditu Aran Erasun coach eta trebatzaileak (Harago Aholkularitza). 

Lehenengo jardunaldiak Ahalmen eremuaren mapa du izenburua.  Egoera emozionalari leku egin eta norbere ahalmen eremuaz jabetzera egongo da bideratua, barne motibazioak identifikatuz. Saio hau bihar bertan, apirilaren 22an, hasiko da eta ordutegia honakoa da: 16:00-18:00 eta gehienez 10 pertsonek hartu dezakete parte.

Ahalmen eremuaren mapa gaiarekin jarraituta bigarren saio bat egongo da ostiralean,  apirilaren 24ean, gaztelaniaz. Ordua eta baldintza berdina da 16:00etatik 18:00etara eta gehienez 10 pertsona.

Bigarren jardunaldia saio bakarrarekin dago osatua. Berrituz indartu du izenburua eta merkatariak egoera honetan hobe kokatzeko berrikuntzari begira  trebakuntza, elkarrekin aukera eremua hedatzeko xedearekin emango da.

Gaur zortzi, apirilaren 28an izango da eta elebiduna da saioa; bai euskeraz eta bai gazteleraz. Ordutegia ohikoa: 16:00-18:00 eta hemen leku gehiago dago. Muga edo gehienez 20 pertsonentzako dago lekua.   

Izena ematea herenegun amaitu zen, baina on-line nola konektatu behar den gurutze-a@hernani.eus helbidean idatzita argituko zaie parte-hartzaileei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!