GAZTERIA SAILA

Mugikorrean argazkiak editatzeko, saioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 16a, 00:00

Bi eguneko ikastaroa antolatu du Gazteria Sailak, gaur eta bihar, 10:00etatik 12:00etara bitartean, SnapSeed aplikazioa erabiliz. 

Aste Santuko oporraldia aprobetxatuz, herriko nerabeentzako ikastaroak antolatu ditu Hernaniko Udaleko Gazteria Sailak, internet bidez. Eta gaur eta bihar izango da azkenekoa, mugikorrarekin argazkiak nola editatu lantzeko. Lau orduko ikastaroa izango da, bi egunetan goizeko 10:00etatik 12:00etara; eta Skype bidez eskainiko du, Ta Puntu kooperatibako Arkaitz Sukuntza Alkortak. 
Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, eta apuntatutakoek, lotura jasoko dute, konexioa egiteko.
Ikastaroan, SnapSeed aplikazioa erabiltzen ikasiko dute nerabeek, mugikorrarekin argazkiak editatzeko. Tresna horrek eskaintzen dituen baliabideak menperatzea da ikastaroaren helburua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!