Merkataritza

Hernaniko merkatarientzat doako motibazio saioak antolatu dituzte online, datozen bi asteotan

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 15a, 00:00

Udalak eta Berriak elkarteak antolatu dituzte, herriko merkatari guztientzat, eta izenematea zabalik dago: 'gurutze-a@hernani.eus' helbide elektronikora idatzi behar da, igandera bitarte. Apirilaren 22, 24 eta 28an izango dira saioak.

Internet bidezko doako motibazio sa­ioak antolatu dituzte herriko merkatarientzat, datozen bi asteotarako, Hernaniko Uda­lak eta Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak elkarlanean.

Hernaniko merkatari guztientzat izango dira, Berriak elkartekoak izan ala ez. «Ziurgabetasuna nagusi den garai hau­etan, erabakiorrak dira norbere barne indarrak, eta horiek piz­tuta mantentzeko motibazioa», azaldu dute. Hori horrela, mahai gainean jarri dute nola mantendu piztuta «gure motorea, jarduera batzuk ezinezko ditugunean»; edota nola elikatu, hobetzeko, berrasmatzeko eta orekatzeko bideak.

Horri begira antolatu dituzte motibazio saioak online, Motibazioa barne bidea izenburupean, «trebatu, elkar lagundu eta prestatzeko».

 

Aran Erasunen eskutik, apirilaren 22, 24 eta 28an

Hiru egunetan eskainiko dituzte saioak, apirilaren 22an, 24an eta 28an; eta Aran Erasunek gi­da­tuko ditu, Harago Aholku­lari­tzako coach eta treba­tzaile­ak.

Bi ikastaro ezberdin izango dira, egingo dituztenak. Aurre­neko bi egunetan, Ahalmen ere­muaren mapa izenekoa egingo dute: hilaren 22an euskeraz, 16:00etatik 18:00etara; eta 24an gaztelaniaz, ordutegi berean. Bi­etan, gehienez ere 10 pertso­na­rentzako dago tokia. Bi saio ho­riek daude bideratuta «egoera emo­zionalari lekua egin eta nor­bere ahalmen eremuaz jabe­tzera», aurreratu dutenez.

Eta hirugarren egunean, apirilaren 28an, Berrituz indartu saioa eskainiko du Erasunek, «merkatariak egoera honetan hobeto kokatzeko berrikuntzari begirako trebakuntza, elka­rre­kin aukera eremua hedatzeko helburuarekin». Elebiduna izan­go da, 16:00etatik 18:00etara, eta 20 pertsonarentzat dago tokia.

 

Izena emateko epea igandera arte, emailez

Hiru saioetako edozeinetan par­te hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. Igandera arte dago epea, apirilaren 19ra arte; eta email bidez egin behar da, gurutze-a@hernani.eus helbide elektronikora idatzita.

Esan bezala, plazak muga­tuak dira, hiru saioetarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!