Gaur azkeneko eguna, kartela bidaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 14a, 00:00

Konfinamenduan egon arren, lehiaketa jarri dute martxan aurten ere, San Joan jaietako kartela aukeratzeko. Eta gaur da azkeneko eguna, lanak bidaltzeko, emailez: hhz@hernani.eus. 600 eurokoa da saria: 300 euro Berriak elkarteko dendetan gastatzeko, eta beste 300 euro dirutan. Baldintza guztiak, hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!