UDALA

San Joanak iragartzen dituen kartela aurkezteko azken eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 13a, 00:00

Urtero moduan, Hernaniko Udalak, 2020ko San Juanak iragarriko dituen kartel lehiaketa jarri du abian, eta lana aurkezteko azken eguna bihar da. Hautatutako kartela zein izango den maiatzaren 12 eta 13 bitartean jakinaraziko da. San Joan Jai batzordeak, aurkeztutako kartel guztietatik 6 aukeratuko ditu. Eta ondoren, Hernaniko herritarrek bozka emateko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!