FIARE

Neurriak aktibatuz, Fiare banka etikoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 13a, 00:00

Egoera ezegonkor honen aurrean, hainbat neurri hartu ditu Fiare banka etikoak, eta zenbait ekimen jarri ditu abian. 

Gertatzen ari diren, etengabeko aldaketen aurrean, erakundeen eta administrazio publikoaren arteko lankidetzak garrantzi haundia duela aipatu du Fiare banka etikoak, izan ere «une honetan oso garrantzitsua da lankidetza, gardentasuna eta parte hartzea nabarmentzea, gure gizartearen eta osatzen dugun enrpesen funtsezko balore gisa». Hori horrela, hainbat ekimen jarri ditu abian, Fiarek. 

Enpresentzat
Finantziazioa duten enpresentzat kuotak ordaintzeak izan ditzakeen zailtasunen aurrean, Fiarek, prozesu «erraz eta arin bat» jarri du martxan webgunean, mota ezberdineko gabeziak errazteko elkarrizketa prozesua abiatzeko. 
Fiarek dio, «gure erakunde/ enpresa bezeroetako batzuek eta sektoreko beste enpresa berri batzuk, bere kontuen likideziarako zenbait laguntza behar izango dituzte epe honetan» eta hori horrela izanik, Fiare banka etikoak, prezio eta prozesu batzuk doitu ditu, «une honetan enpresen alde egon gaitezen». 

Hornitzaileei, berehalako ordianketa
Fiarek, bere hornitzaileen likidezia babesteko, faktura berehala ordaintzeko agindu du. Izan ere, hornitzaile gehienak hirugarren sektoreko enpresa txiki eta ertainak baitira, eta «irizpide ekonomikoen arabera ez ezik, haien portaerak gizartean eta ingurumenean eragiten dituen inpaktuen arabera ere hautatuak». 

Bakarkakoei, laguntza
TGSSk langabeziaren sorospenak aurreratzeko eskaera egin du, pertsonei likidezia errazteko, eta horren aurrean, «bankua prest dago prestazioaren aurrerapena bere gain hartzeko datorren hilean, bazkideen, bezeroen eta haien inguruko kaudimena errazteko asmotan». 

Langileen osasuna, babestea 
Fiarek, bezeroak gonbidatu ditu internet bidezko banka erabiltzera, «sukurtsalera egiten diren bisitak murriztera eta behar beharrezkoa bada bakarrik eta aurrez hitzorduarekin joatea», eskatu du.
Gaineratu du, telelan bidez, prest dagoela bezeroen beharrak asetzeko, eta haien zalantzak argitzeko, posta elektronikoz, bideo konferentziaz....  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!