Udala

Alokairu ordainketak oraingoz etenda, etxebizitza publikoetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 10a, 00:00

Egoera ekonomiko kalteberan dauden pertsonek ez dute ordaindu beharko hiru hilabetez. Etxebizitza publikoko eta Alokabiderekin kontratua daukaten herritarrei eragiten die. 

Egoera ekonomiko kalteberan dauden alokairu erregimeneko etxebizitza babestuen errentariek ez dituzte ordaindu beharko aurtengo apirila, maiatza eta ekaineko alokairua eta komunitate-gastuak.
Hernaniko Udalak aplikatuko ditu Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuaren, 2020ko martxoaren 31ko Aginduak, alokairu erregimeneko etxebizitza babestuen arloan Covid-19aren inpaktu ekonomikoari aurre egiteko zehaztutako salbueste neurriak.

Alarmarengatik langabezian gelditu izana edo autonomoen diru sarreren galera %40ko beherakada edo gehiago 
Etxebizitza-parke publikoetako etxebizitza baten errentamendu-kontratu baten titularrei eta zuzkidura-bizitokien emakidaren onuradunei eragingo die salbueste neurri horiek,  beti ere, «kalteberatasun ekonomikoko» egoeran badaude. Osasun alarmarengatik langabezian gelditu izana, edo, autonomoen eta enpresaburuen kasuan, diru-sarreren galera edo salmenten %40ko beherakada edo haundiagoa jasan izana dira salbuetsita gelditzeko baldintzetako batzuk. Eskabideak aurkezteko epemuga maiatzaren 31 da, edo, alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte, data hori maiatzaren 31 baino geroagokoa bada, hernani.eus webgunean ikusi daitezke baldintzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!