elkartasun grabaketa

Elkartasun grabaketa herri ekimena, martxan da

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 9a, 00:00

Konfinamendu egoera honen aurrean «elkartasun grabaketa» egiteko deia luzatu dute, herri ekimen gisa. Bertan parte hartzeko deia luzatu dute eta apirilaren 14a da bideoa bidaltzeko azken eguna.

Konfinamendu egoera honen aurrean, «elkartasuna inoiz baino garrantzitsuagoa» dela argi uzteko eta «herritik hain urrun dauden horietaz gogoratzeko» herri ekimen bat sortu dute, Elkartasun grabaketa batean oinarritua hain zuzen, eta hau martxan jartzeko jendearen parte hartzea beharrezkoa dela diote.

Zer egin behar da?
Parte hartzeko, behin elkartasun bideoa eginda duzunean, 664 158 747 telefonora bidali behar da, «dantzan, bertsotan, marrazten, poema irakurketa egiten, abesten, idazten, sortzen... nahi den moduan».

Bideoa partekatzeko deia, herritarrei
Antolatzaileek, elkartasun grabaketa beraiekin partekatzeko deia luzatu dute, «animatzen zaituztegu elkartasun bideoa gurekin partekatzera». Apirilaren 14a izango da bideoak bidaltzeko azken eguna. Beraz, «animatu grabatzera eta elkarbanatu gurekin!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!