ODOL EMATEA

Odola emateko aukera gaur, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 7a, 00:00

Ez-ohiko egoera izan arren, odola emateko zita jarri dute gaurkoan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara Goiz Eguzkin.

Koronabirusak eragindako ego­e­ra honen aurrean, etxeetatik ez ateratzeko bete beharra daukagun arren, odol emate lanekin jarraitzea beharrezkoa da, «Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izkinak mantentzen jarrai dezan».  Horretarako, odola emateko deia luzatu nahi izan dute, eta gaurko jarri dute zita.

Hala ere, ez da betiko moduan izango, izan ere Goiz Eguzkin izango da. Gaur goizean zehar, txanda hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituz, goizeko 08:30etatik eguerdiko 14:00etara.

Behin deituta, ordu zehatz bat emango dute, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara bitartean, odola ateratzera joateko, «aglomerazioa sahiesteko asmotan». Azkenik antolatzaileek gaineratu dute, 50 odol emaile behar dituztela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!