ERTZAINTZA

Etxea ziberleku segurua bihurtzeko aholkuak eskaini ditu Ertzaintzak

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 7a, 00:00

Egungo egoeraren aurrean, askok telelana egin behar dute, eta Hernaniko Ertzaintzak aholkuak eman ditu, etxea ziberleku segurua izateko.

Koronabirusak eragindako ego­era honen aurrean, askok telelana egin behar dute etxetik. Hori dela eta, Hernaniko Ertzaintzak, hainbat gomendio luzatu nahi izan ditu, etxea ziberleku segurua izateko asmotan. 


 «Zibergaizkileek badakite, gehieneak etxetik konektatuko direla, eta informazio baliagarria da beraien delitu-jarduerak egiteko. Horregatik oso garrantzitsua da maila guztietan neurriak hartzea, hala nola, interneteko konexioetan, konektatzeko erabiliko diren ekipo informatikoetan, sartzen ditugun datuetan...»
Honen hildotik, Europole­k prestatutako aholkuen berri eman digute, «norbere etxea ziberleku segurua bihurtzeko». 


Wifiari dagokionez, routerraren pasahitza beti aldatzea gomendatzen da, antibirus bat instalatzea ere gomendatuz.  Gainera aipatzen dute, berrikusi behar direla aplikazioen baimenak eta ezabatu erabiltzen ez direnak. Pasahitz sendoak erabili behar dira, eta desberdinak erabiltzeko ere aholkatzen da. Bakoitzaren datuen segurtasun-kopia bat egitea ere gomendatu dute, eta noski aldian-aldian, softwearea eguneratzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!