DOBERA

Berrogeialdia xamurtzeko proposamenak, Dobera Euskara Elkartearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 7a, 00:00

Aurreko urteko udan, ederki pasa zuten Doberako Udaleku Ibiltarietan.

Dobera Euskara Elkarteak, bere egitasmoak gelditu ditu egungo egoera dela eta. Hala ere, etxetik hainbat entretenimendu eskaintzen ditu, eta proposamen berriekin dator. Horrez gain, Udaleku Ibiltarietan izena emateko aukera dago.

honen aurrean, Doberak antolatuta zituen egitasmoak eten egin behar izan ditu, «egungo ezegonkortasuna dela eta, ezin dugu jakin noiz jarriko garen martxan». Hala ere, berrogeialdia «xamurtzeko» asmotan, Doberak hainbat ekimen eta proposamen ditu eskuartean.

Alde batetik, berrogeialdirako, euskera, taldean eta online praktikatzeko Berrogeialdian eu­s­karaz egitasmoa sortu nahi du. Orain arte, Mintzalaguna egitasmoan biltzen dira hainbat herritar, astero-astero ordubetez euskera praktikatzeko asmotan, «baina itxieraren ondorioz hitzordu horiek ezin dira presentzialki egin». Horren ondorioz, etxetik, taldean euskera praktikatzeko aukera zabaldu nahi du Doberak. 

Horretarako, «bi eratako jendea bildu nahi da, itxialdiak irauten duen bitartean». Lehena, «euskara praktikatu nahi dutenak» eta bigarrena «euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest daudenak». 

Saioak, ordenagailu edo mugikor bidezko bideo deiez egingo dira, eta hitzorduak, eta  taldeak aurretik adostu eta koordinatuko ditu Doberak. Printzipioz, Doberak aurreikusi du, astean ordubeteko bideo-hitzorduak iza­n­go direla bultzatuko direnak, baina «taldeek euren artean ere adostu dezakete maiztasuna eta iraupena». 

Interesa izanez gero, jarri kontaktuan 
Proposamen honetan, parte hartzeko interesa dutenek, Doberarekin kontaktuan jartzea besterik ez dute, «kontu teknikoekin eta izan ditzakeen zalantza guztiekin lagunduko diegu». Emailez jarri daiteke kontaktuan Doberarekin, dobera@dobera.eus helbidera idatziz, edo 662 406 692 telefonora deituz.

Berrogeialdirako, materiala
Berrogeialdia arintzeko asmotan, berrogeialdirako materiala ere sortu du Doberak, txikientzako zein helduentzako proposamen ezberdinekin, hala nola,jolasak, audio-ipuinak, abestiak, errezetak, eskulanak... Hau guztia, Doberako youtube kanalera igoko dira https://labur.eus/VlIOo, eta sare sozialetan ere izango da material hauen berri.

Horrez gain, Dobera euskara elkarteak, animoak luzatu nahi izan ditu, «gure aldetik gomendio bakarra: etxean gera zaitezte: beldurrik gabe, bai ordea, arduraz... baina batez ere, umore onarekin!». 

 

Izena emateko aukera dago, Doberak antolatutako Udaleku Ibiltarietan

Izena emateko epea irekita dago, eta maiatzaren 22ra arte egongo da aukera. Doberako webgune bidez egin daiteke, www.dobera.eus-en.

Hernaniko Dobera Euskara El­karteak antolatzen dituen 10. Udaleku Ibiltariak dira aurtengoak, eta hauek, opor garain, eta aisialdian «euskararen erabilera indartzea eta sustatzea dute helburu». 

Aurten ere bi txanda antolatuko dira. Lehenengo txanda, uztailaren 13tik 24ra izango da «Urola kostan» zehar ibiliko dira, 2005-2007 urteetan jaiotakoak. Matrikulazioari dagokionez, 210 euro ordaindu beharko dute bazkideek, eta 250 euro gainerakoak. 

Bigarren txanda, uztailaren 26tik 31ra bitartean izango da, eta «Aralar» inguruetan ibiliko dira gazteak. 2008-2010 urtean jaiotakoak izango dira bigarren txanda honetan parte hartuko dutenak. 140 euroko matrikula ordaindu beharko dute bazkideek, eta 170 euro gainontzekoak. 

Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da, eta jadanik aukera dago, beraz  lehenbailehen apuntatzeko gomendaioa luzatu du Doberak, «kopuruak mugatuak dira, beraz mugitu!». Apuntatzeko, www.dobera.eus webgune bidez egin daiteke. 

Informazio gehiagorako, jarri kontaktuan Doberarekin dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatziz edo deitu 662 406 692 telefonora. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!