CANEXION

Canexionen martxan jarraitzen dugu, egoerara egokituta

Kronika - Erredakzioa 2020ko apirilaren 4a

Egun eta egoera berezia bizitzen ari bagara ere, Canexionen, zuen beharretara egokituta, martxan jarraitzen dugu.

Elikadura, higiene, ongizate, edo egunerokoari eusteko behar duzuen guztia daukagu. Gainera, whatsapp bidez ere egin dezakezue eskaera, 685 049 188 telefonoan, edo info@ canexion.es helbidera idatzita; eta zuen etxera bidaliko dugu behar duzuen hori. Nolanahi ere, produktu horietako edozein hartzera irtetea guztiz baimendua dago, baina banaka.

Albaitaritza klinikak ere martxan jarraitzen du, baina protokolo hau jarraituz:
- Deitu eta zure kasua azaldu behar diguzu, ahal dela etxean bertan zaudela lagunduko zaitugu.
- Pertsona bakar batek lagun diezaiola maskotari.
- Ohiko azterketa bat besterik ez baduzue behar, kasua aztertuko dugu, seguruagoa izango baita alarma egoera hori amaitu arte itxarotea.

Gogoratu denok solidarioak izan behar dugula, eta zuen txakurra kalera ateratzen duzunean, saia zaitezte etxetik 250 metro baino gehiago ez urruntzen, eta ez luzatu irteera egin beharrekoak egiteko behar baino gehiago.

Zuen txakurra edo katua entretenituta mantentzeko, ia energiarik erre ezin duenez, behar bakoitzari egokitutako irtenbide desberdinak ditugu; ez izan zalantzarik horretaz galdetzeko eta lagunduko zaituztegu.

Edozein arrazoirengatik Canexionera etorri behar baduzu, gogoratu egoera honek irauten duen bitartean honako ordutegian gaudela: astelehenetik ostiralera, 10:00-13: 30 eta 16:30-19:00; eta baita larunbatetan ere, 10:00-13:30; eta atean aparkaleku pribatua duzue, dena errazago egiteko.

Canexion - Maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza
Akarregi poligonoa, 10. Hernani
943 04 87 83
www.canexion.es

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!