dobera euskara elkartea

Zein bertso botako zenuke, sagardorik ez balego?

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 2a, 00:00

Txotx denboraldiarekin batean martxan jarri du Doberak, aurten seigarrenez, 'Bota bertsoa!' bertso-paperen lehiaketa. Egoerak bultzatuta, bertsoak emailez jasoko ditu, apirilaren 27ra arte.

Badirudi bihozkada batek eraginda jarri zaiola gaia, aurtengo Bota bertsoa! bertso-paper lehiaketari. Txotx denboraldia irekitzearekin batera martxan jarri zuen Doberak lehiaketa, seigarrenez, baina koronabirusari aurre egiteko ezarritako neurriak medio, aldaketak egin behar izan ditu.

Hori horrela, eta sagardotegietan txotx egiteko aukerarik oraingoz ez dagoenez, bertso- -paperak emailez jasoko ditu Doberak. Bertsoa nahi den doinu eta neurrian idatzi behar da, eta egilearen izen-abizenak eta telefonoa jarrita, dobera@dobera.eus helbide elektronikora bidali.

Parte hartzeko epea ere luzatu egin da: apirilaren 27ra arte jasoko dira proposamenak.

Gaia, berriz, ez da aldatu, eta gertaerei begira, ezin aproposagoa dirudi... Sagardorik ez balego?

Hortxe, proposamena. Txotx eginez ezin bada ere, agian etxean sagardoarekin topa eginda etorriko zaio baten bati etorria, edo abstinentziak esnaraziko dio barruko bertsolari sena! Modu batera edo bestera, animatzeko deia luzatu die herritarrei Doberak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!