Bertsotan: Ekai Legorburu

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 17:46

Ekai Legorburu, 6 urtego gazteak ere bertsoa bota du Osiñagatik, berrogeialdia arintzen laguntzeko.

Martxan jarraitzen du Kronikako 'Koronabirusa etxetik' lehiaketak. Oraingoan, Ekai Legorburu gaztea animatu da, Osiñagatik, gainontzeko herritarrei berrogeialdia arintzeko bertsoa botatzera, Kronikak larunbateko denborapasen artean jarritako oinetik abiatuta. Zortziko txikian, nahi diren doinuarekin bidali daitezke proposamenak, 'Ama lurra edertu da azken astean' hasierarekin:

Ama lurra edertu 
da azken astean 
nik hori ikusi nuen
nik hori larunbatean.
Natura polita da
bere ederrean
beraz zaindu dezagun
guztiok etxean.

Lehiaketarako proposamenak, whatsappez
Kronika bere webguneko Koronabirusa etxetik izeneko atalean ari da herritarrek bidalitako proposamenak biltzen. Berrogeialdiak iraun bitartean herritarrek egiten dituzten ekintzen berri edota herritarrek gainontzekoei proposatzen dizkieten ekintza eta erronken berri jasotzen ari da bertan, eta berrogeialdia bukatzean, gustukoenaren aldeko botoa eman ahal izango da.
Proposamenak whatsapp bidez bidali daitezke zenbaki honetara: 688 660 714. 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!