Lantegia

Iberpapelek atzeratu, Hernaniko instalakuntza berrien irekiera

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 00:00

ZikuƱagako papeleraren instalazio berriak itxaron egin beharko du.

Aurreikuspenen arabera konpainiak 2020 urteko 3garren hiruhilekoan irekitzea espero du. 

Alarma-egoeraren deklarazioak eta Covid-19ko osasun-krisiaren ondorioz dagoen luzapenak Iberpapel behartu dute Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga filialaren instalazio berrien martxan jartzea atzeratzera, jakinarazi duenez konpainiak CNMVra.
Iberpapel Taldeak otsailaren 7an jakinarazi zuenez, aurtengo bigarren hiruhilekoan instalazio berriak irekitzekoak ziren, eta instalazioak elkarri lotuko zaizkio. Aurretik zelulosa-planta eraberritzeko eta modernizatzeko obrak egin ziren. Honela, Hernaniko fabrikaren ekoizpenean geldialdi teknikoa egitea espero zen, 45 eta 52 egun bitartean, gutxi gorabehera. 
Aldiz, egoera ikusita, konpainiak erabaki du instalazio berrien abiaraztea atzeratzea eta ekoizpenean aurreikusitako geldialdi teknikoa etetea, harik eta logikoki, teknikoki eta osasunaren aldetik posible den arte, eta 2020ko hirugarren hiruhilekoan egin ahal izatea espero du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!