Musika

Meltdownek 'This is Now Forever' kanta berria argitaratu du

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 00:00

Meltdown taldeko musikariak abestiaren irudian nahita mugitua atera dira.

Estatu Batuetako Stay Sick Recordings zigiluarekin elkarlanean atera du.

Hernaniko Meltdown taldeak This Is Now Forever izeneko kanta argitaratu du, Estatu Batuetako Stay Sick Recordings zigiluarekin elkarlanean. Meltdownek bere soinuarekin esperimentatzen jarraitzen du abesti berri honetan. Pasarte melodikoak, elektronika eta riff gogorrak dira abesti berri honen osagai nagusiak, soinu bereizgarri bat sortuz. Bideoklipa Adri The Ghost artistaren sorkuntza da. Abestia plataforma digital nagusietan eta ondorengo estekan entzun daiteke. https://www.youtube.com/watch?v=NTRN9koXPGg

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!