Saltokiak

Hernaniko saltoki askok erosketa eta eskaera etxetik egitea ahalbideratuko dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 00:00
Erosleek Kronika irakurtzeko aprobetxatzen dituzte ilarak.

Helburua eta bilatzen dena da saltokien kanpoaldean sortzen diren ilarak murriztea. Beraiekin kontaktuan jartzeko telefono zenbakia eta ordutegia eskura daude dagoeneko.

Covid-19aren ondorioz ezarri den alarma egoera honetan, Hernaniko Udaleko Merkataritza Arloak eta Berriak elkarteak elkarlanean, erosketak egiteko kalean sortzen diren ilarak murrizteko, edo  behintzat  kalean igarotzen den denbora gutxitzeko asmoz, ekimen bat jarri dute martxan.
Ondorioz, hainbat establezimenduk erosketaren eskaera etxetik egiteko aukera ematen du: telefonoz, whatsapp-ez edota posta elektronikoz.
Modu honetan, bezeroak eskaera bere etxetik egingo luke eta establezimendura jasotzera eta ordaintzera soilik joango litzateke. Bezero horrek ilaran lehentasuna izango luke.
Ekimen honetan parte hartzen ari diren saltokiak horretarko espreski sortu den kartela dute modu errazean identifikatu daitezen. Gainera, kartel horietan bertan, bezeroek ikus dezakete saltoki horretan eskaera egiteko modua eta kontaktua (telefono edota whatsapp zenbakia, helbide elektronikoa).
Denden izena eta kontaktua Udaleko eta Berriak elkarteko sare sozialetan ere argitaratuko dira.

Zerrenda,  kontaktua, eskaera egiteko ordutegia eta jasotzeko ordutegia 
Eskaera etxetik egiteko aukera ematen duten saltokiak:


- Harategiak:

Aliprox (635 111 867, 13:00-19:00 eta goizez jaso behar da).

Balerdi (943 55 03 98, eskaera 08:30-14:00, jasotzea 08:30-14:00).

Pineda (943 55 16 46, eskaera 08:00-13:00 eta jasotzea 08:00-13:30).

Ternez (943 33 05 40-whatsappa 630 251 398, eskaera 09:00-11:00, jasotzeko 12:00-14:00).


- Arrandegiak:

Amaia (943 55 07 52-whatsappa 650 538 772, eskaera 08:30-14:00, jasotzeko 08:30-14:30).

Itxaspe (943 33 03 65, eskaera 09:00-13:30, jasotzeko 09:00-14:00/17:00-19:00).

Jaione konjelatuak (943 55 07 87-whatsappa 635 701 436, eskera 09:00-13:30, jasotzeko 09:00-10:30/12:30-13:30).


- Belardendak:

Amane (943 38 94 20-whatsappa 688 773 754, eskaera 09:30-13:00/16:30-19:30, jasotzeko 09:30-13:00/16:30-19:00).

Gardanbera (688 758 683, eskaera 09:00-21:00, jasotzeko 09:00-15:00).

Goxo (943 55 10 68, eskaera 09:00-13:30-17:00-19:30), jasotzeko 09:00-13:30-17:00-19:30).

Orekan (943 55 08 46-whatsappa 665 147 267, eskaera 09:30-13:30, jasotzeko 09:30-13:30).

Tlilin Ttolon (943 55 56 94, eskaera 08:45-13:30/17:00-19:00, jasotzeko 08:45-13:30/17:00-19:00). 


- Frutadendak:

Aliprox (635 111 867, 13:00-19:30 eta goizez jaso behar da).

Ares (666 390 007, eskaera goizez, jasotzeko 17:00-20:00).

Arregi (636 208 675-whatsappa 685 752 271, eskaera goizez telefonoz eta arratsaldez whatsappa bidez, jasotzeko goizez).

Ezkerro (688 885 737, eskaera 17:00-19:00, jasotzeko goizez).

Iñigo Díez (943 552 895-whatsappa 616 452 176, eskaera 07:00-12:30, jasotzeko 08:30-13:00).

Karabeleko (943 55 75 24, eskaera 10:00-16:00, jasotzeko 10:00-13:00/17:00-19:30).

Olasagasti (943 33 75 62, eskaera goizez, jasotzeko goizez).

Piensos Lopez (943 55 02 30, eskaera 08:00-13:00, jasotzeko 08:00-13:00). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!