Lehiaketa

Irrintzi lehiaketa antolatu da gaur Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 29a, 00:00

Lizeagako Madalena plazan irrintzi lehiaketa antolatu da gaur eguerdiko 13:00etan. Parte hartzaile bakoitzak irrintzi bat botako du. Etxe bakoitzean familiko kide bakoitzak bere irrintzia bota dezake. Bonik emango ditu puntuazioak. Bi onenak finalera sailkatuko dira eta bertan irrintzi bana botako dute eta denen artean aukeratuko da hoberena. Saria auzokideen txalo zaparrada da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!