Erremontea

«Egoera zaila» gainditu arte, ez zaie luzatuko kontratua erremontistei

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 28a, 00:00

Oriamendi 2010 enpresak jakinarazi du, erremonte jaialdirik gabe, ezingo diela aurre egin pelotarien kontratuei, horiek berrituz gero.

Martxoaren 14tik dago etenda jarduera Galarreta frontoian eta Oriamendi 2010 enpresan COVID-19 birusaren hedapenaren eraginez, eta osasun alarma egoera ezarri dela eta. Egun hartan jokatu ziren azkeneko lau partiduak, hurrengo asteetakoak bertan behera utzi aurretik. Eta egoera horretan, enpresak jakinarazi du, ezingo diela aurre egin erremontisten kontratuei. «Pelotarien kontratuak berrituz gero, ezinbesteko arrazoiek bultzatuta, ezingo genieke aurre egin kontratuen obligazioei, ez baitakigu noiz ekin ahal izango diogun Galarretako jarduerari, berriro», azaldu dute.

Horregatik, eta «ERTE bat abiatzeko beharrezko baldintzak betetzen ez direnez», enpresak erabaki du ez berritzea erremontisten kontratuak, horien
epemuga iristen denean. 

Edozein kasutan, Oriamendi 2010 enpresak adierazi du, bere helburua dela erremontearen jarduerara bueltatzea berriro, «guztiontzako hain zaila izaten
ari den egoera hau gainditzen denean»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!