udala

Indarkeria matxistaren aurka deitu

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 26a, 00:00

24 orduko isolamenduak etxeko tentsio giroa areagotu dezake, indarkeria egoerak larriagotuz. Udalak arreta telefono batzuk jarri ditu eskura biktimentzako «Konfinamenduan indarkeria jasaten ari bazara eta zure erasotzailearekin aislatua bazaude, deitu»: 943 55 78 54 –Hernaniko Zerbitzu Sozialak 08:00-14:00 bitartean. 900 840 111 – Eusko Jaurlaritza. 24 orduko telefonoko arreta zerbitzua da. Telefono anonimoa da eta ez du fakturan arrastorik uzten. Udaltzaingoa: 092, Larrialdiak: 112 eta Ertzaintza: 943 53 88 40.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!