KALERATZEAK STOP

Aurrez aurreko bilera, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 20a, 00:00

Covid-19ak eragindako egoera honen aurrean, Hernaniko Kaleratzeak Stopek, bertan behera utzi ditu aurrez aurre egingo ziren bilerak, «beste abisuren bat eman arte behintzat». Gehitu dute, nahiz eta egoera honetan egon, ez dutela jarduera alde batera utziko, eta Hernani Kaleratzeak Stopen plataformara jo daitekeela, 604 112 740 ra deituz, edo stopdesahucioshernani@nodo50.org helbidera idatziz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!