Laiztiaga eta Sagastialde auzoak lotuko dituen aldapa berria, prest

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 18a, 00:00

Haur eskolaren ondotik, Laiztiaga auzora igotzen da aldapa berria.

Dagoeneko bukatu du Udalak, Laiztiagara doazen oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko aldapa.

Erabilgarri dago, joan den ostiraletik, Laiztiaga eta Sagastialde auzoak lotzen dituen aldapa berria. Joan den astean bukatu zituzten obrak, eta horien helburua izan da, «auzo hauetan ibiltzen diren oinezkoen irisgarritasuna hobetzea», Hernaniko Udalak azaldu duenez.

Izan ere, aldapa berriari esker, bide motzagoa egingo dute aurrerantzean, Laiztiagara doa­zen oinezkoek. Orain arte, atle­tismo pistatik edota haur esko­latik bertara igotzeko, eskai­le­re­­tatik joan behar izaten zuten; eta mugikortasun arazoak dituztenek, edo ume karroekin dijoazenek, ibilbide luzeagoa egin behar izaten zuten. «Orain, Laiztiagarako joan-etorriak azkarragoak izango dira», ziurtatu du Udalak.

Beheko aldean bi bide dauzka aldapak, haur eskolaren alde bakoitzetik bat

Garai bateko tranbiaren pasealekutik abiatzen da aldapa, eta bi bide ezberdin ditu beheko aldean. Haur eskolaren atzealdean, alde banatatik abiatzen di­ra bi bide horiek, eta aldaparen erdi parean elkartzen dira, Laiz­tiagara batean iristeko. 2,4 metroko zabalera dauka alda­pak, eta 12 metroko luzera. Obraren kostua 114.000 eurokoa izan da, baina Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du Hernaniko Udalak, 40.168,79 eurokoa, irisgarritasuna hobetzen duten obrei ematen zaien dirulaguntza lerroen barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!