Haur antzerkirako sarreren dirua bueltatuko dute, Biteri berriro irekitzean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 17a, 00:00

Joan den larunbatean ziren eskaintzekoak, Biteri kultur etxean, Hansel eta Gretel haurrentzako antzezlana. Baina koronabirusaren eraginez, bertan behera geratu zen, eta Hernaniko Udalak jakinarazi du, sarrera zeukatenei dirua bueltatuko dietela, Biteri berriro irekitzen dutenean. Bitartean, sarrerak gorde beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!