ERREMONTEA

Larre Gain garaile, Ezkurra eta Zubiriren garaipenarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 16a, 00:00

Ezkurra II eta Zubiri goizuetarrak lortu zuten garaipena pasa den larunbatean jokatu zen Sagardoaren Txapelketan.

ovid-19ak eragindako egoera honen aurrean, aurreko astean  kirol aktibitate ia denak bertan behera geratu ziren eta erremontea izan zen salbuespen bakarrenetakoa. Oriamendi2010 enpresak aktibitate guztiak eten ditu, hau ere beti egoeraren eboluzioaren  baitan. Hori horrela, larunbatean jokatu ziren partiduak, azkenak izan ziren. 
Larunbatean jokatu zen bigarren partidua, Sagardoaren Txapelketakoa izan zen, Ezkurra II eta Goizuetako Zubirik, Larre Gain Sagardotegiaren izenean jokatuz, eta Goikoetxea V eta Azpiazu IIIk, Gurutzetaren izenean. Norgehiagoko handia izan zuen Sagardo Txapelketako partiduak. Izan ere, Larre Gain atera zen garaile, Goikoetxea V eta Aizpuru IIIak gutxigatik, baina ezin izan zituzten garaitu arerioak. 40 eta 39 ko emaitzarekin amaitu zuten partidua. 

Lehenengo eta hirugarren partiduak
Lehenengo partiduari dagokionez, Urrutia II eta Arruarte izan ziren garaipena lortu zutenak, Beñat eta Garcésen aurka jokatuz. 
Hirugarren partiduan berriz, Zeberio II eta Barrenetxeak lortu zuten garaipena, 40 eta 27 ko emaitzarekin amaituta, Urriza eta Larrañagaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!