Babestutako edukia

Benetako hernaniarrek Hernani Txartela

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00

Hernani Txartela da hernaniar guztiok batzen gaituen visa txartela. Izan ere, hernaniarrok ez gara nolanahikoak, eta gure visa txartela propio daukagu. Goazen tokira goazela ere, erosketak txartelarekin ordaintzean nongoak garen harrotasunez erakusten dugu, visa txartelaren bidez, Hernanitik goazela eta hernaniarrak garela. Ez gara edozein Hernanin!

Gainera, gure herriaren izena eta nortasuna lau haizetara zabaltzeaz gain, herria bizirik mantentzen laguntzen dugu, Hernani txartelarekin ordaindutako diru kopuruaren %0,10a herrira baitator bueltan; hain zuzen ere, Hernaniko komertzioa sustatzeko ekitaldietara bideratuko dena.

Nola eta non eskuratu zure Hernani Txartela?
Hernani txartela guztiz doakoa da, eta hori eskuratzeko ez duzu ohiko banketxez aldatu beharko.
Beraz, Hernani Txartela visa eskuratzeko zu bakarrik falta bazara, kontuan izan hiru modu dituzula lehenbailehen eskuratzeko:

1.  www.hernanidendak.eus webgunean.
2. Rural Kutxa banketxean (Txirita kalea, 20).
3. Berriak Elkarteko bulegoan (Andre kalea 30).

Benetako hernaniarra bazara, eta Hernani benetan maite Hernani Txartela eskuratu eta erabili behar duzu! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!