Elkartasuna

Materiala biltzeko azken astea, Senegalera bidaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00

Jerejef elkarteak haur talibeen inguruko informazioa eman zuen Nibirun.

Nibiru edergintza zentroak eskolarako eta sendaketarako materiala bilduko du hilaren 21era arte.

Martxoaren hasieran hasi zen Izpizua kaleko Nibiru edergintza zentroa Senegalera bidaltzeko materiala biltzen, eta hilaren 21era arte jarraituko du horretan. 

Zer bildua, zerrendatuta

Behar den materiala zehatz zerrendatu dute. 
Horrela, eskolarako, ondorengo materiala ari dira biltzen: koadernoak, folioak, arkatzak, plastilina, pegamina, kanikak, pegatinak, borragomak, linternak edota txorroskiloak.

Sendaketarako, berriz, bestelako hau: ur oxigenatua, betadine edo pomada antiseptikoa, hesgailu edo apositoak, gasak, esparatrapua, konpresak, erreduretarako pomada, ziztadetarako krema, eltxo uxagarria, suero fisiologikoa, ibuprofenoa, beherakoa gelditzekoa, umeen sukarra jaistekoa, umeentzako antibiotikoa, umeentzako antiinflamatorioa eta umeentzako parazetamola.

Haur talibeei buruz, Jerejef

Bilketaz gain, hitzaldia ere antolatu zen pasa den astean Nibirun, Senegal, Ginea, Ganbia, Mauritania edo Malin jaiotako haur talibeen inguruan. Izan ere, gurasoek baliabiderik ez dutelako, Marabu Koraniar eskoletako maisuen zaintzapean utzitako 4 eta 18 urte arteko haur hauek «bazterkeria, pobrezia, esplotazioa eta indarkeria» jasaten dituzte, eta «bidegabekeria hori ezagutaraztea» izan zuten helburu.
Jerejef elkartea boluntario talde batek osatzen du, Senegalgo hainbat proiektu ezagutu eta horietan parte hartzen duena

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!