Musika

Txistuaren ohiartzuna, arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 13a, 00:00

Arkupetan eman zuen kontzertua Leokadisti txistulari taldeak.

Ohiturari jarraituz, Musika Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako Leokadisti txistulari taldeak martxoko kontzertua eman zuen pasa den igandean, udaletxe azpiko arkupeetan. Oraingoan, Joxe Mari Iparragirreren hainbat doinuk izan zuten protagonismo berezia, haren jaiotzaren 200. urteurrenaren harira. Doinu gehiago ere jo zituzten, hala ere, eta Txilibita txistu laukote gazteak bi pieza ere jo zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!