Mendiriz Mendi

Itsasoari usaina hartzeko, Pagoetara

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 00:00

Gaztetxoekin egingo du hurrengo irteera Mendiriz Mendik. Igande honetarako jarri du hitzordua, 08:30etan Biteri kultur etxean. Bertan, autobusa hartu eta Pagoeta mendia izango dute helburu. Aia herritik ekingo diote ibilaldiari, pixkanaka, Ernio txiki izenez ezagutzen den eta bidegurutzez beteta dagoen leku berezira eramango dituen bidetik. Puntu horretatik, Pagoetako gailurra (678m) eta gurutzea banatzen dituen lepora joango dira, eta handik, eguraldiak eragozten ez badu, itsasoa eta kostaldeko Zarautz edo Getaria herriak ikusi ahal izango dituzte, baita kresal usaina sumatu ere! Gaztetxoentzako prezioa 2 eurokoa da, eta helduentzako prezioa, 6 eurokoa. Ez da mendiko material berezirik behar, baina bai, hamaiketakoa! Izena gaur eta bihar eman daiteke Iturregi plazako bulegoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!