Erremontea

Setien eta Altzueta gaur elkarren kontra kantxan, B taldeko aurreneko bueltari bukaera emateko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 00:00

Galarretan gaur 16:00etan jokatuko diren partdiuetan bigarrena izango da Sagardoaren Txapelketakoa. Larunbatekoa, Gaztañagak irabazi zuen Bereziartuaren aurrean.

Sagardoaren Txapelketako hirugarren erremonte partidua jokatuko da gaur Galarretan, 16:00etan hasita izango den bigarren partiduan. Setien eta Altzueta ariko dira elkarren kontra; hau da, Ansa II eta Larrañaga, Juanenea eta Garcesen kontra.  Azken honek Agirrezabalaren ordez jokatuko du gaur, oraindik ez baitago jokatzeko moduan.

Hasiera batean, badirudi Setienen aldeko bikotea dela faborito, baina txapelketako aurreneko bi partiduetan izan da ezustekorik, eta beraz, edozer gerta liteke gaur ere.

Gaurkoarekin, B taldeko lau bikoteak lehian sartuta egongo dira. A taldean, berriz, Gurutzeta sagardotegiaren aldeko Goikoetxea V eta Endika, eta Larre Gainen aldeko Ezkurra II eta Zubiri goizuetarra falta dira. Larunbatean ekingo diote lehiari.

Lau eta batekoa, larunbatean ere
Pasa den larunbatean Gaztañagak eta Bereziartuak neurtu zituzten indarrak A taldean; Segurolak eta Ionek, eta Urrizak eta Arruartek. Aurrenekoak izan ziren  garaile, 40 eta 34, eta, beraz, Gaztañagak lau puntu pilatu zituen, eta Bereziartuak, bakarra. 

Puntuazioari dagokionez, emaitza hauxe bera izan zuen txapelketako aurreneko partiduak ere; lau eta batekoa. Barrenetxea IV hernaniarrak, Aldaberekin, 35 eta 40 galdu zuen Matxin III eta Azpirozen kontra, eta beraz, B taldeko Oialume Zarrek puntu bakarra pilatu du, eta Petritegik, lau.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!