DBH ikasleak

Pintxo postua etzi, Institutoko ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 00:00

Hernaniko institutuko DBH 2ko ikasleak, pintxo postua jarriko dute etzi Plaza Berrin, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Hernaniko institutuko DBH 2ko ikasleak, proiektu multidisziplinar batean murgilduta daude, 'Bartzelona' izeneko proiektua, hain zuzen.

Pertsona ekimentsuak sortzea helburu dutela adierazi dute, eta horretarako, «ikasleek hainbat ekintza eramaten ari dira aurrera, dirulaguntzak lortzeko bidaiaren kostua nolabait arintzeko».

Dinamika horretan, etzi, Plaza Berrin pintxo postua jarriko dute, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean. «Pintxoak euro bateko prezio sinbolikoa izango dute, eta aldi berean, bertaratzen direnak ikasleek prestatutako tonbola solidario batean parte hartzeko aukera ere izango dute». Boletoak euro batean salduko dira.

Martxoaren 31n berriz, arratsaldeko 17:00etan, emanaldi bat eskainiko dute, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!