JOCC txirrindularitza

Hernaniko hainbat kale moztuta, larunbateko lasterketagatik

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 00:00

Etzi, JOCC txirrindulari elkarteak antolatutako alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketa izango da Hernanin, arratsaldeko 16:00etan.

Larunbatean, JOCC Txirrindularitza taldeak antolatutako, alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketa egingo da Hernanin. Arratsaldeko 16:00etan emango zaio hasiera lasterketari.

Hori horrela, bizilagunengan, arratsaldeko 15:30etatik 17:00etara bitartean trafiko arazoak eragin ditzake, eta horregatik antolatzaileek honakoa adierazi dute, «larunbat arratsaldez autoz mugitu behar duten hernaniarrei aipatutako ordutegietan, tarteka kale batzuk moztuta aurkituko dituzte, eta ahal duzuen heinean, lasterketa hasi aurretik edo ondoren irteten saiatzeko ere eskatzen dugu».

Etzi izango den lasterketan, hainbat taldek hartuko dute parte, hala nola, Hernaniko JOCC, Donosti Berri, Irune, Oarsoaldea, Allerru, Astigarraga, Buruntzazpi, Zarauztarra eta Zumaiak. «Guztira 100 bat txirrindularik hartuko dute parte larunbateko lasterketan».

Aurreko urteetako ibilbidea
Gainontzeko urteetan bezala, Urbieta kaletik abiatuko da lasterketa (Karrero taberna paretik), Ertzainaren etxearen biribilgunetik zuzenean Zinkoeneara jaitsiko da. Ondoren Txirrita kalean gora, A1 eta A2 autobus geltokitik eta Atsegindegi aurretik pasa ondoren, berriro Urbieta kalean sartuko da helmugaraino.

Lehenik, alebinak izango dira lasterketan eta ondoren infantilak. Lehiaketa hauen ondorioz kale hauetan trafiko mozketak izango dira, eta Urbietako autobus geltokia Aristizabal kalera pasako da, anbulategiko sarrera aurrera, lasterketak irauten duen bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!