gertaera

Hernaniko errugbi taldeko jokalaria atxilotu dute, sexu abusua egotzita

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 12a, 00:00

Astelehenean, Hernaniko errgubi taldeko kide bat atxilotu zuten, sexu abusua egotzita. Hernaniko errugbi elkarteko zuzendaritzak ere neurriak hartu ditu, eta jokalaria klubetik botatzea erabaki du.

Astelehenean atxilotu zuten Hernaniko errugbi jokalaria, igande goizean egindako sexu abusua egotzita. Atxilotzeaz gain, Hernaniko errugbi elkarteko zuzendaritzak, ez ohiko bilera bat egin du, eta klubetik kanporatzeko agindua luzatu du.

Hernaniko errugbi elkarteko zuzendaritza batzordeak helarazitako mezua
Hernaniko errugbi elkarteko zuzendaritza batzordeak honakoa adierazi du: «Ohar honen bitartez jendarteari adierazi nahi diogu asteburuan HCREko jokalari batekin gertatutakoaren bertsio ezberdinak aztertu ondoren astelehenean Zuzendaritza Batzordeko ez ohiko bilera bat antolatu genuela eta bertan kautelazko neurri bezala jokalaria Clubeko azpiegituratik kanpo uztea erabaki dugula. Beraz, hemendik aurrerako ez ohiko jokalari honek ezingo ditu inundik ere Clubeko instalazioak erabili, Clubeko azpiegitura guztietatik kanpo geldituz. HCREren aldetik auzia epaileen esku gelditzen da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!