ZINE FORUMA

'Retrato de una mujer en llamas' ostiralean, Zineforumarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 11a, 00:00

Emakumeen Nazioarteko eguna pasa den igandean zela eta, Hernaniko Udalak Berdintasun Kontseiluarekin batera, ostiralerako zineforuma antolatu du, arratsaldeko 19:00etan.

Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, Hernaniko Udalak, Berdintasun Kontseiluarekin batera, ostiralerako, zineforuma prestatu du. Retrato de una mujer en llamas izango da hain zuzen, Biteriko pantailan jarriko duten filma. Bertsio originalean ikusiko da, hau da frantsesez, eta azpitituluak gaztelaniaz izango dira. Dramazko pelikula bat da ostiralekoa, XVIII.mendean kokatuta, bertan hainbat gai jorratzen dira, ala nola, pintura, garaiko drama, homoxesualitatea eta drama erromantikoa. Frantzian du lekua pelikulak, 1770 urtean. Marianne, margolaria da, eta konbentua utzi berri duen neska gazte baten ezkontzako erretratua egi­teko enkargua jasotzen du. Mariannek ezagutu gabe erretratatu behar du, horrexegatik ikertzen du egunero. Céline Sciammek zuzendutako pelikula honek, 120 minutuko iraupena du, eta 2019 urtekoa da.
Ostiraleko pelikula ikusi ostean, bertan agertzen diren hainbat gairen inguruan jarduteko eta hausnartzeko aukera izango da. Beraz bai Udalak eta bai Berdintasun Kontseilukoek, bertaratze­ko deia luzatu diete herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!