Langile ikastola

Emanaldi nagusirako eta kontzerturako sarrerak salgai

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00

Langileren 50 garren urteurrena dela eta, asteburu honetan ospakizun berezia egingo dute, eta gaurtik sarrerak erosi daitezke 

Langileren 50garren urteurrena dela eta, hainbat emanaldi prestatu dituzte, eta larunbat honetan, horietako batzuk izango dira, hala nola, emanaldi nagusia, eta kontzertua. 

Bertara joateko sarrerak, gaur jarriko dira salgai, horrez gain, ostegunean eta emanaldiaren egunean bertan ere aukera egongo da erosteko. Gaur eta ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean,  eskuratu daitezke sarrerak. 

Antzerkia, Langile ikastolak

Aipatutako Langile ikastolaren 50garren urteurrenaren ekitaldien baitan, «ikastolaren ibilbideari buruzko antzerkia prestatu dugu: Bazen behin, duela 50 urte, Langile... antzezlana izango da hain zuzen».  Apirilaren 24ean, bi emanaldi eskainiko dira, lehena arratsaldeko 18:00etan, eta bigarrena berriz 20:00etan, Biterin. Eta apirilaren 27an, emanaldi bakarra, 20:00etan.

Ikastolarekin harreman edo lotura izan duen jendeak hartuko du parte, hala nola, zuzendariak, gidoilariak, antzezleak, musikariak, teknikoak, laguntzaileak... Antzezlanera joateko sarrerak, datorren astean jarriko dira salgai Biterin, martxoaren 16, 17 eta 18an hain zuzen. Arratsaldeko 18:00etatik, 19:00etara bitartean. Larunbat honetan ere, eskuratu daitezke sarrerak, Atsegindegin.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!