Jarrera trastornoak kudeatzeko ikastaroa, gaur, etzi eta ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00

Gaur emango zaio hasiera, jarrera trastornoak kudeatzeko ikastaroari. Biterin izango dira ikastaroak, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara. 

Gaur hasiko dira jarrera trastornoak kudeatzeko doako ikastaroak, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara bitartean izango dira, Biterin. Etzi eta ostiralerako zita ere jarri dute, ordu berean eta leku berean. 

Ana Fernandez izango da saioak gidatuko dituen psikologa, eta 20 ikasleko maximoa ezarri dute. Izena emateko, formakuntza@laharelakrgoa.org helbidera idatzi, edo 663 057 223 telefonora deitu. 

Ikastaso honek, jarrera modeloan oinarritutako marko teoriko bat sortzea du helburu, «pertsona helduen portaera ulertzeko». Horrez gain, jarrera trastornoei, aurre egiteko pauso eta erraztasunak erakustea ere  helburu dute. 

Ikastaroa, lau pausutan oinarrituko da, lehena, jarrerei eta trasornoei buruzko definizioak, eboluzioak eta abar azalduko dira. Bigarren pausuan, izakiaren jarrera nolakoa den aztertuko da, hirugarrenean berriz, jarrera batean, arazo bat ikusten bada, hau konpontzeko pausuak emango dira. Eta laugarren, beste hainbat jarrera egoeren aurrean, nola jokatu erakutsiko da. 

Ikastaro hauek antolatu dituen Lahar Elkarteak, adierazi du, ikastaroak doakoak direla eta aukera egokia dela jarrera trastornoak kudeatzen ikasteko, beraz izena emateko deia luzatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!